XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.3.1.3. Erabilera Atzizki honen erabilera zehaztea erraza da: berez itauna markatu baizik ez du egiten; ez du, alegia, berez bestelako ñabardurarik eransten.

Gainerako galdera ezaugarriak bezala, dena dela, hau ere erabiltzen da erretoriko deitu izenetan: (61) ez duta neure herria maitatuko?.

Honelakoak, ordea, ongi aski jakina den bezala, itaun itxura duten arren, ez dira egiazko galderak.

Ez dute, izan ere, erantzunik eskatzen, itauna baino areago baieztapen hanpatua baitira: (62) maite dut neure herria, noski!.

Ñabardura hori, dena dela, ez dio atzizkiak ematen perpausari, inguruak baizik.

Azkenik, zenbait itzulitan bestelako adierarik ere izan dezake.

Denborarena edo baldintzarena, esate baterako, Lafittek bere Gramatika ezagunean aipatzen duen adibide honetan bezala: (63) Lafitte, Grammaire Basque, 404).

Hauxe da, gutxi gora-behera, itzuli horrek adierazten duena: mintzatzen hasten zenean edo mintzatzen hasten bazen....

16.3.2.Ahal/al, bide, ei, omen eta ote: aditz multzoko partikula modalak 16.3.2.1. Zernolako nagusiak.

Partikula hauek ere hiztunarenziurtasun jarrerarekin dute zerikusia.

Hiztunok, izan ere, ez diogu esaten dugun guztiari ziurtasun neurri berbera eskaintzen.

Anitzetan, egia da, egiten ditugun perpausak ñabardurarik ez duten adierazpen soilak izaten dira:
(64) a. Lurdes etxera joan da
b. Lurdes ez da etxera joan.